Florin aragoiar

Petri IV.aren florin bat, 1369-1372

Artikulu hau Aragoiko dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Florin».

Florin aragoiarra[1] Aragoiko Erresuman erabilera legalekoa izan zen urrezko txanpona da, lehendabizikoz 1346an Petri IV.ak Florentziako izen bereko txapona imitatuz jaulkia. 3,35 gramo pisatzen zuen. Alde batean Joan Bataiatzailea eta bestean zitori hori bat zituen. Aragoiar florinak Perpignanen, Bartzelonan, Gironan, Valentzian eta Mallorcan egiten zituzten baina inoiz ere ez Aragoin bertan.[2]

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  2. www.tesorillo.com

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy