Fluxu-diagrama

Zenbaki baten faktoriala kalkulatzeko fluxu-diagrama.

Fluxu-diagrama algoritmo edo prozesu bat burutzeko pauso guztiak irudikatzen dituen diagrama bat da, abiapuntu eta helmuga bakarra dituena. Urratsak modu ordenatuan irudikatzen ditu, horiek gezi batez lotuz. Pauso bakoitzean burutu beharreko jarduera zein motakoa den, itxura desberdineko irudiak erabiltzen dira:

  • laukizuzenak burutu beharreko ataza sinpleak irudikatzen dituzte;
  • behar diren datuak eta eskuratzen diren emaitzak paralelogramo batez;
  • baldintza eta erabakiak erronbo batez;
  • eta prozesuaren abiapuntua eta helmuga zirkulu edo izkinak leunduta dituen laukizuzen batez.

Fluxu-diagramak hainbat alorretan erabiltzen dira prozesuak analizatu, diseinatu, dokumentatu edo kudeatzeko.[1]

  1. Gabiola, Kepa Sarasola. (1984-06-06). Programatzeko algoritmoak. Ariketa bilduma. UEU ISBN 9788439819714. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy