Fonologia

Ahoskatze aparatua.
Ahoskatze aparatua.

Fonologia gramatikaren azpiatal bat da, eta horregatik, baita hizkuntzalaritzarena ere. Fonetikak ez bezala, fonologiak hotsak nola funtzionatzen dituen aztertzen du (hizkuntza jakin batean edo hizkuntzan, orokorrean), fonemak aztertuz.

Zenbait hizkuntzalarik fonetika (hizketaren hotsen ahoskatzea eta deskribapena) fonologiaren barruan sartzen dute. Fonetikan hotsen artikulazioa eta akustika aztertzen da, eta fonologian, berriz, esanahi aldaketak sortzen dituzten hotsen sistemak eta sistemaren barruko arauak. Adibidez, fonetikak [r] hotsaren ezaugarri fisikoak aztertzen ditu hari hitzean, eta fonologiak, berriz, hari eta harri hitzen arteko esanahi aldaketa eta /r/ eta /ŕ/ fonemen arteko oposizioa.

Bestalde, azterketa diakronikoak[1] eta sinkronikoak egiten ditu fonologiak. Azterketa diakronikoetan hotsen sistemak historian zehar izan dituen aldaketak ikertzen ditu (adibidez, /h/ fonemaren erabilera eta bilakaera euskara zaharrean) eta azterketa sinkronikoetan hizkuntzaren une jakin bateko hotsen gertaerak; tz edo /c/ fonemaren banaketa adibidez, euskaraz hitzaren erdian eta bukaeran ahoskatzen dena, baina ez hitzaren hasieran.

  1. Euskarari buruz Koldo Mitxelenak egindako doktore tesia klasiko bilakatu da: (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (2013-01-04). «Fonética Histórica Vasca» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 0 (0) ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in