Fordismo

Ford T automobilaren ekoizpen-katea.

Fordismoa enpresak garatzeko modu bat da. Henry Ford enpresaburuak garatu zuen eta haren oinarria lanaren antolakuntza zientifikoa edo lanaren zatiketa da. Fordismoak taylorismoa modu intentsiboan baliatzen du: ekoizpen-katea erabiltzen du, produktu homogeneoa lortzeko, produktuaren ekoizpen-kostuak murriztea lortzen du eta, horrekin, merkatuan produktu merkeak eskaini ahal izatea lortzen du. Horren ondorioz, produktuaren eskaria handitu eta enpresa hazi egiten dira. Hazkunde horri esker, enpresak eskala-ekonomiak lortzen ditu; hau da, kostuak gehiago murriztea eta hazkunde-prozesua azkartzea.

Fordismoa Ford T automobil modeloaren ekoizpen eta merkaturatzean erabili zen lehen aldiz: automobilaren ekoizpena eragiketa zehatz anitzetan zatitu zen langile asko zituen lantegi batean. Horrela, automobila Estatu Batuetako klase ertainen esku jarri zen prezio merkean. Guztira, modelo horren 16 milioitik gora automobil ekoitzi ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy