Foroa, interneten, pertsonek gai jakin baten inguruan beren iritziak eman eta argitaratzen dituzten online eztabaidagune asinkronoak dira. Foroak arautuak daude. Maiz, hierarkia bat dute, adibidez, parte-hartzaile arruntak eta foroaren funtzionamendua erregulatzen duten moderatzaileak daude.
Bestalde, aplikazio hauek gaien eta eztabaiden arabera kategorizatuak egon ohi dira.