Foru lurraldea foruen legeak aplikatzen diren administrazio lur-eremua da. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia foru lurraldeak dira. Lurralde historikoak foru lurraldeek Euskal Autonomia Estatutuaren arabera hartzen duten izena da. Foru lurraldeek probintzien mugekin bat egiten dute:
« | Euskal Herriaren Komunitate Autonomoaren lurraldea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialde Historikoez osatuko da, bai Nafarroakoarenaz ere, hauek egungo probintzien mugetan hartzen direlarik; eta erabakitzen den prozeduraren arabera partaide izatea erabakitzen badu. | » |
—EAEko Autonomia Estatutua, 2.2 artikulua[1] |
Espainiako Konstituzioaren arabera:
« | Konstituzioak babestu eta onartzen ditu forudun lurraldetako eskubide historikoak. Forudun errejimenaren gaurkotze orokorra, dagokionean, Konstituzio eta Autonomia Estatu(tu)en barnean egingo da. | » |