Foruko geltokia

43°19′57″N 2°40′24″W / 43.332391°N 2.673417°W / 43.332391; -2.673417
Forua
Map
Lineak
« Institutoa-Gernika    San Kristobal-Busturia »
Kokapena
HelbideaElejalde auzoa, 70; 48393
UdalerriaForua,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera1893ko martxoaren 15a
IrisgarriaGeltoki erabilgarria 
ZerbitzuakAparkalekua 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Bermeo

Forua Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, izen bereko udalerriko Elejalde auzoan dagoena. 1893ko martxoaren 15ean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Geralekua Zornotza-Gernika trenbidea Sukarrietaraino luzatzearekin batera ireki zen. Luzapen honen geltokien eraikinen diseinuak oso sinpleak eta eraikuntza kalitate eskasekoak ziren, Zornotza-Gernika tarteko geltokiekin alderatuta. Hala, Foruko geralekuan zurezko egituradun adreiluzko eraikin bat proiektatu zen, bi solairukoa eta nasa bakarrekoa. 90ko hamarkadan, eraikuntzaren egoera txarra zela eta, eraistea erabaki zen, eta gaur egun txarteldegiak jasotzen dituen markesina sinplez baino ez dago hornituta.

Geralekuak nasa eta trenbide bakarra du, eta kanpoaldean doako aparkaleku txiki bat dago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in