Francoren diktadura Euskal Herrian

Bandera frankista, 1945 eta 1978 artean. Armarria ez, baina koloreak mantendu egin dira, Espainiako monarkiaren koloretzat, errepublikar legitimitatearen koloreen kaltetan

Francoren diktadura Euskal Herrian, gure artean frankismoari buruzko oroimen historikoa lantzen duten taldeen esanetan, 1936ko uztailaren 18tik 1978ko abenduaren 6raino behintzat iraun zuen aldia da. Beste zenbaitentzat, ordea, frankismoaren amaiera diktadorearen heriotzaren datarekin bat dator, kontuan hartu gabe Francoren erregimen politikoak gero ere iraun zuela. Beste hainbatek, azkenik, esaten dute ezin dela zehatz mugatu frankismoaren eta egungo espainiar Estatuaren erregimen politikoaren arteko muga, haustura demokratikorik izan ez zelako eta estatu aparatu guztiek ukitu gabe iraun zutelako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy