Frantziako Erlijio Gerrak

Frantziako historia
Historiaurrea eta Antzin Aroa
Erdi Aroa
Aroa Modernoa
Aroa Garaikidea
Zerrendak

Frantziako Erlijio Gerrak Frantziako erresuman XVI. mendeko bigarren zatian izandako borroka zibilak izan ziren. Nahiz eta 1562 eta 1598 artean zortzi gerra izan, denbora tarte hartan, alde biek etengabe borrokatu ziren elkarren kontra[1].

Erlijio Gerren eztanda-eragile nagusiak katoliko eta higanoten -protestante kalbindarrak- arteko tirabira erlijiosoak izan baziren ere, alde biak, hurrenez hurren, zuzentzen zituzten Guisetar eta Borboitarren arteko borrokak gorrotoa areagotu zuen[2].

Gainera, Frantziako guda zibilak eragina izan zuen nazioartean. Protestantismoaren ikurra zen Elisabet I.aren Ingalaterrak eta katolizismoaren ikurra zen Filipe II.aren Espainiak nork bere alderdia babestu zuten. Garai hartan martxan zeuden beste borrokek ere eragina izan zuten gerretan, hala nola Probintzia Batuen espainiar boterearen aurkako matxinada eta Filipe II.aren osaba Fernando I.a Habsburgokoak zuzendutako Germaniako Erromatar Inperio Santuan protestanteen aurrerapausoak[3].

Valois-Angulema leinuaren amaierak eta Henrike IV.a Borboikoa katolizismora aldatzeak liskarrak bukarazi zituzten. Horretarako 1598an Henrikek Nantesko Ediktua, protestanteekiko tolerantzia bermatzen zuena, sinatu zuen[4]. Hala ere, koroa eta higanoten arteko liskarrak aldian-aldian piztu ziren. 1685ean Henrike III.aren iloba Luis XIV.ak Fontainebleauko Ediktua ezarri eta katolizismoa ez beste erlijioen jardutea debekatu zuen. Ediktu honen ondorioz 200.000 higanot erbesteratu ziren.

  1. Baird, Henry Martyn. (1889). History of the Rise of the Huguenots of France. New edition.
  2. Constant, Jean-Marie. (2002). Les Français pendant les guerres de Religion. Hachette Littératures ISBN 2-01-235311-8..
  3. Thompson, J. W.. (1909). The Wars of Religion in France, 1559-1576. .
  4. Crouzet, Denis. (2005). Les Guerriers de Dieu. La violence au temps des troubles de religion (v. 1525–v. 1610). in: Époques. Champ Vallon ISBN 2-87673-430-3..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in