Frantziako eskualdeak

Frantziako eskualdeak Frantzia banaketa administratibo gorenak dira. Frantzia 18 eskualdetan banatuta dago: 13 Europan (Metropolitar Frantzian) daude eta 5, Afrika eta Amerikan (Itsasoz Haraindiko Eskualdeak). Eskualdeak departamenduetan banatuta daude; horiek, barrutietan (arrondissements); eta horiek, kantonamenduetan. Korsikak, berez, lurralde kolektibitate estatusa du, baina eskualde bat dela kontsideratzen da.

2015ean onartutako lege batek murriztu zituen eskualde kopurua, ordu arteko hainbat eskualdean elkartuz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy