Frantziako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da.
1904an lehenengo aldiz jokatu zuten, Belgikaren aurka. Emaitzarik onenak ordea azken hamarkadetan lortu ditu, bereziki 1998 eta 2003 artean, denbora tarte honetan Munduko eta Europako txapelketa bana eta bi Konfederazio kopa irabazi baitzituen. 2016an etxean jokaturiko Europako Txapelketan finalista izan zen eta 2018an bigarren aldiz Munduko txapeldun.