Frantziar Inperio Koloniala bi garaitan banatzen da, Frantziako Iraultza eta Napoleonen aroa inflexio puntutzat hartuz, urte hauetan lehen garaiko lurralde gehienak galdu baitzituen:
Lehen Inperio Koloniala (1803 arte) batez ere Ipar Amerikako eskualde batzuek, Antilletako uharte batzuek eta Indiako itsasportu batzuek osatzen zuten.
Bigarren Inperio Koloniala (1803 ondoren) batez ere Afrikako, Asiako eta Ozeaniako eskualde batzuek osatzen zuten.