Frazione

Frazione edo Frazione geografiko bat (italieraz: frazione geografica) Italiako udal-azpibanaketa bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeari dagokiona; etxe-multzo bat edo herri txiki bat izendatzen du, udalerri baten barruan erdigunetik nahiko isolatuta dagoen etxe-nukleo bat osatzen duena.

Hiri handiak ez dira frazionetan banatzen, barrutitan baizik (italieratik: circoscrizioni). Eskualdearen arabera, definizioa alda daiteke. Horrela, frazione bat, eskualdearen arabera, borgata, rione, contrada eta abar izan daiteke.

2001eko urtarrilaren 19tik aurrera, Erromako 19 barrutiek munizipi izena dute, eta bakoitzak zuzeneko hautaketako lehendakari bat eta aholku-batzorde bat ditu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in