Frederiko III.a (alemanez: Friedrich III., Deutscher Kaiser und König von Preußen; Potsdam, 1831ko urriaren 18a – ibidem, 1888ko ekainaren 15a) Prusiako errege eta Alemaniako enperadorea izan zen 99 egunez 1888. urtean. Gilen I.a bere aita hil eta handik gutxira hil zen. Bismarcken kontra agertu zuen jarreragatik berrikuntzak egin behar zituela ematen bazuen ere, haiek egiteko astirik gabe geratu zen.