Fridays for Future

Klima larrialdiaren aurkako manifestazioa, Stuttgart-en

Fridays for Future (Etorkizunaren aldeko Ostiralak), Klimaren aldeko Greba edo Gazteak Klimaren alde izenekin ere ezagutua, nazioarteko ikasle mugimendua da, bost kontinenteetan grebak eta manifestazioak egiten dituena aldaketa klimatikoaren eta planetako berotze globalaren mehatxuaz jendea kontzientziatzeko, eta politikariei horren aurkako neurri eraginkorrak har ditzaten exijitzeko [1]. Greta Thunberg ekologista suediarrak Suediako parlamentuaren aurrean 2018ko udan hasi zituen eserialdietan du jatorria mugimendu honek [2] [3]

Gurean, ikasle mugimendu honek indar handia hartu du Ipar Euskal Herrian, non Bizi! erakunde ekologistak bultzada handia eman dion [4]

  1. Planeta hobe baten alde borrokatzen diren gazteak EcoblogMCP, Iruñerriko Mankomunitatea
  2. Coruch, D.: The Swedish 15-year-old who's cutting class to fight the climate crisis The Guardian, 2018-09-01
  3. The youth have seen enough Greenpace
  4. Zubiria, P.: Klimaren aldeko grebak: hemen da Greta Thunbergen belaunaldi berria ARGIA, 2019-03-03

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy