Fringe (Euskal Herrian Fringe. Mugako Zientzia.) zientzia-fikziozko eta estatubatuar telesaila bat da. Telesaila honen sortzaileak J. J. Abrams, Alex Kurtzman eta Roberto Orci dira. 2008ko irailaren 9an Ameriketako Estatu Batuetan Fox katean eta Kanadan CTV katean estreinatu zen.
Telesaila 2011ko otsailaren 20tik aurrera Euskal Herri osoan ETB1 katean eta euskaraz ikusi ahal izan zen.[1] Halere aurretik, Hego Euskal Herrian Canal+ kateak 2008ko abenduaren 28an eta Ipar Euskal Herrian TF1 kateak 2009ko ekainaren 10ean estreinatu zuten.
Telesaila hau The X-Files, Altered States, The Twilight Zone eta Dark Angel telesailen arteko nahasketa bat bezala deskribatua izan da. Bost denboraldi izan zituen.