Frisia (probintzia)

Frisia
 Herbehereak
Ereserkia
De Alde Friezen (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Herbehereak
Izen ofizialaFryslân
ISO 3166-2NL-FR
HiriburuaLeeuwarden
King's or Queen's Commissioner (en) ItzuliArno Brok (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°12′05″N 5°48′00″E / 53.2014°N 5.8°E / 53.2014; 5.8
Azalera3,349 km2
2,392 km2 ura km²
MugakideakIpar Holanda, Groningen, Drenthe, Flevoland eta Overijssel
Punturik altuenaVuurboetsduin (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria649.944 (2020ko urtarrilaren 1a)
0 (2020)
Dentsitatea192 bizt/km²
GentilizioaFrielandiar
Informazio gehigarria
Erreginaren mandatariaArno Brok
Hizkuntza ofizialanederlandera eta Mendebaldeko frisiera
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaB
www.fryslan.nl
Artikulu hau Herbehereetako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frisia (argipena)».

Frisia[1] (nederlanderaz: Friesland, entzun edo frisieraz: Fryslân, biak dira gaur egun izen ofizialak, 1997tik) Herbehereetako hamabi probintzietako bat da. 2005ean 643.000 biztanle zituen eta hiriburua Leeuwarden (frisieraz: Ljouwert) da, 91.817 biztanlerekin, probintziaren erdialdean.

Frisia Herbehereetako beste 11 probintzietatik bereizten da, hizkuntza propioa duelako: frisiera. Groningengo zati txiki batean ere hitz egiten da frisiera, ekialdean.

Frisia historikoa, dena den, Ipar itsasoaren ertzean dagoen eskualde zabalago bat ere bada, hiru zatitan banatua:

  • Mendebaldeko Frisia: Herbehereetan (Ipar Holanda probintziako iparraldea, Frisia probintzia eta Gröningen probintzia)
  • Ekialdeko Frisia: Alemanian (Saxonia Behereko Aurich, Leer, Wittmund eta Friesland barrutiak, Emden eta Wilhelmshaven hiri-barrutiak, Saterland udalerria, Land Wursten udalerria eta Butjadingen penintsula-udalerria.
  • Iparraldeko Frisia: Alemanian (Schleswig-Holsteingo Nordfriesland barrutia eta Heligoland uhartedia)

Herbehereetako iparreko probintzia, ekialdera Groninga eta Drenthe eskualdeak dituena; hegoaldean Overijssel eta IJsselmeerreko polderrak (itsasoari hartutako lurrak), eta iparraldean Ipar itsasoa. 3.357 km2 ditu. Erlijioa: protestantismoa. Ordoki emankorra da, eta zatirik handiena itsasoaren maila baino beheragokoa da. Probintzia ezaguna da abelgorri arraza berezia duelako (arraza frisiar hanka-beltza). Patatak, garia, azukrea eta erremolatxa. Artzaintza. Industria ugari du, janari industria batez ere.

  1. Europako exonimoen zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010-02-13).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in