Fuji mendiaren hogeita hamasei ikuspegi

Fuji mendiaren hogeita hamasei ikuspegi (富嶽三十六景 Fugaku Sanjūrokkei) Ukiyo-e saila da. Berrogeita sei xilografia dira, Katsushika Hokusai (1760-1849) artista japoniarrak sortutakoak, 1831 eta 1833 artean. Sail honek Fuji mendia irudikatzen du, hainbat ikuspegitatik eta urtaro eta baldintza klimatikoetatik ikusita. Hasiera batean, hogeita hamasei xilografiak osatzen zuten saila, baina arrakastaren ondorioz, beste hamar gehitu ziren bigarren argitalpen batean.[1]

  1. Seiji Nagata, Hokusai Katsushika (1999). Hokusai: genius of the Japanese Ukiyo-e, Kodansha.[1]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy