Fumimaro Konoe (japonieraz: 近衞 文麿 Konoe Fumimaro , Tokio, 1891ko urriaren 12a – ib., 1945eko abenduaren 16a) japoniar printzea izan zen. Kontseiluko lehendakaria izan zen 1937-1939 eta 1940-1941 bitarteetan. Hitzarmen hirukoitza izenpetu zuen 1940. urtean alemaniarrekin eta italiarrekin. Japoniarrek gerra galdu zutenean bere buruaz beste egin zuen.