Funtzio baten irudikapen grafiko

Funtzioak eta grafikak ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
f(x, y) = sin(x2) · cos(y2) bi aldagairen menpe dagoen funtzioaren grafikoa.

Matematikan, funtzio baten portaera ikustea ahalbidetzen duen adierazpideari funtzio baten irudikapen grafikoa (funtzio baten grafikoa edo grafoa) deritzo. Edo, era formalagoan adierazita, izan bedi honako f funtzio hau:

f funtzioaren irudikapen grafikoa (x,f(x)) bikote ordenatu guztien multzoaren irudikapen grafikoa da. Definizio-eremuaren eta irudiaren elementuen arteko korrespondentziaren bitartez irudikatzen da funtzioa (funtzioa injektiboa bada korrespondentzia hori bakarra izango da; hau da, x-ren balio bakoitzerako f(x) bakarra existituko da).

Era ez-anbiguoan irudika daitezkeen funtzio bakarrak aldagai bakarreko funtzioak dira, koordenatu kartesiarren sistema bat erabiliz, non abzisa bakoitzak definizio-eremuaren balio bat adierazten baitu eta ordenatuak abzisari dagokion balioa. Funtzioa jarraitua bada, orduan haren irudikapen grafikoa zuzen bat edo kurba bat izango da. Posible da bi aldagaiko funtzioak era bakar batean irudikatzea proiekzio geometriko baten bidez. Baina hiru aldagaitik gorako funtzioetan plano batekin egindako mozketak bakarrik bistara daitezke. Planoarekin mozketa egitean aldagai guztiak konstante mantentzen dira, bi izan ezik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy