GNU Compiler Collection

GCC edo GNU Compiler Collection GNU proiektuaren konpilatzaile multzoa da (lehenago GNU C Compiler deitzen zen, hasieran C lengoaian idatzitako kodea baino ez baitzuen konpilatzen). Proiektu hau GPL lizentziapean dago, mundu osoaren eskura. Gaur egun, konpiladoreen artean estandar bezala hartzen da GCC, bai lan egiten duen lengoaia kopuru zabalagatik, bai jasandako arkitektura mordoarengatik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy