GPS

NAVSTAR GPS Satelitea

Global Positioning System (GPS) edo Kokapen Sistema Globala, satelite bidezko nabigazio sistema bat da. Sistema estatubatuar horrek Lur osoan objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza ematen du metro edota zentimetro gutxiko akatsarekin[1]. Sistema hau Belgikako eta Frantziako gobernuek asmatu zutela uste bada ere, gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak kudeatzen du.

GPS sistema 24 satelite artifizialen bidez funtzionatzen du; hauek Lurra 20.000 km-ko altitudearekin orbitatzen dute. Ibilbide sinkronizatuak dituzte, Lurraren azalera guztian zehar. Posizio bat lortzeko, GPS gailuak (terminal jasotzailea), gutxienez lau sateliteren kokapena hartzen du. Satelite bakoitzaren orduarekin GPSak atzerapena kalkulatzen du eta triangulazio prozesuaren bidez, haren kokapen zehatza lortzen du.

Antzinako SESBak antzeko sistema bat zuen, GLONASS izenekoa, gaur egun Errusiak kudeatua. Gaur egun, Europar Batasunak bere satelite bidezko nabigazio sistema propioa sortu du, Galileo kokapen proiektua. 2016 urtean guztiz martxan jarri zena[2]. Txinatako Herri Errepublikak ere sistema propioa garatu du, BeiDou izenekoa[3].

  1. (Ingelesez) Estatu Batuetako Gobernua, National Oceanic and Atmospheric Administration. (Azkeneko aldaketa: 2022). «GPS.gov: GPS Accuracy» www.gps.gov (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  2. (Ingelesez) «Galileo Initial Services» www.esa.int (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  3. (Ingelesez) China National Space Administration, BeiDou Navigation Satellite System. «BeiDou System» en.beidou.gov.cn (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in