Gabon eguna Olentzero eguna (Euskal Herrian) | |
---|---|
Olentzero eguneko eske tradizionala. | |
Data | |
Data | Abenduaren 24a |
Gabon eguna, Euskal Herrian Olentzero edo Olentzero eguna ere deitua, Eguberri jaiaren bezpera da, abenduaren 24an. Jatorrian, katolikoen eta protestanteen artean ospatzen da bereziki, biharamuneko Eguberri jaiaren liturgiaren hasieratzat, Gabona («gau ona») deitzen den gau-ospakizunean. Eguberriak izeneko jai-garaiko lehen ospakizun handia da. Egun, hasierako ospakizunaren esanahia gainditu eta fededunak ez diren familietan ere ospatzen da, familia giroko oturuntza baten inguruan gehienetan. Hainbat herrialdeetan, protestanteetan batez ere, oparien hartu emana ere burutu ohi da.[1]