Gaixotasun genetiko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hereditary disorder (en) eritasuna |
Espezialitatea | medikuntza genetikoa |
Arrazoia(k) | germline mutation (en) patologia |
Adina | any age (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 799.89 |
MeSH | D030342 |
Disease Ontology ID | DOID:630 |
Gaixotasun genetiko deritze genoman gertatzen diren aldaketen ondorioz sortzen diren arazo genetikoei. Gaixotasun genetiko gehienak "gaixotasun arrarotzat" hartzen dira populazioan kasu gutxi gertatzen baitira.
Gaixotasun genetikoak, kasu gehienetan, belaunaldiz belaunaldi heredatzen dira, hau da, gurasoen geneetatik igaroak izaten dira. Beste kasu batzuetan aldiz, mutazio berrien edo DNAn gertatutako aldaketen ondorioz sortzen diren akatsak izaten dira gaixotasun genetikoen eragileak. Kasu horietan, akatsa lerro germinalean gertatzen bada transmitituko da soilik. Gaixotasun genetiko errezesibo batzuek abantailak eskaintzen dituzte hainbat egoeratan, mutazioa bi kromosometatik bakarrean gertatzen denean hain zuzen.[1]