Gaixotasun genetiko

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gaixotasun genetiko
Deskribapena
Motahereditary disorder (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateamedikuntza genetikoa
Arrazoia(k)germline mutation (en) Itzuli
patologia
Adinaany age (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK799.89
MeSHD030342
Disease Ontology IDDOID:630
Down sindromea duen umea, gaixotasun genetiko ohikoenetarikoa

Gaixotasun genetiko deritze genoman gertatzen diren aldaketen ondorioz sortzen diren arazo genetikoei. Gaixotasun genetiko gehienak "gaixotasun arrarotzat" hartzen dira populazioan kasu gutxi gertatzen baitira.

Gaixotasun genetikoak, kasu gehienetan, belaunaldiz belaunaldi heredatzen dira, hau da, gurasoen geneetatik igaroak izaten dira. Beste kasu batzuetan aldiz, mutazio berrien edo DNAn gertatutako aldaketen ondorioz sortzen diren akatsak izaten dira gaixotasun genetikoen eragileak. Kasu horietan, akatsa lerro germinalean gertatzen bada transmitituko da soilik. Gaixotasun genetiko errezesibo batzuek abantailak eskaintzen dituzte hainbat egoeratan, mutazioa bi kromosometatik bakarrean gertatzen denean hain zuzen.[1]

  1. (Ingelesez) Mitton, Jeffry B. (2002-03-22). Heterozygous Advantage. John Wiley & Sons, Ltd  doi:10.1038/npg.els.0001760. ISBN 0470016175. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy