Galesko bandera

Galesko bandera, bere ondoan Y Ddraig Goch herensugea agertzen delarik.

Galesko bandera (galesez Baner Cymru edo Y Ddraig Goch; ingelesez Flag of Wales edo The Red Dragon) Galesko bandera ofiziala da, herrialde honetako bandera ofizialtzat 1959an onartu zelarik. Y Ddraig Goch edo Herensuge Gorria ikurraren jatorria Galesko lurraldea Erromatar Inperioaren zati zen garaian kokatzen da. Herensuge hau erromatar cohorteek zeramatzaten herensugeetatik eratorria izatea litekeena da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy