Game Boy

Game Boy
bideokontsola eramangarria
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNintendo
GaratzaileaNintendo Research & Development 1 (en) Itzuli
MarkaNintendo (mul) Itzuli
Saldutako kopurua118.690.000, 105.030.000, 114.790.000, 115.980.000, 118.420.000 eta 118.690.000
Ikonoa
Historia
Sorrera1989ko apirilaren 21a, 1989ko uztailaren 31 eta 1990eko irailaren 28a
Amaiera2003ko martxoaren 23a
AurrekoaGame & Watch bilduma
HurrengoaGame Boy Color eta Game Boy Pocket
Honen partefourth generation of video game consoles (en) Itzuli eta Game Boy saila
Ezaugarriak
CPUSharp SM83 (en) Itzuli
Energia-iturriaAA battery (en) Itzuli
Sistema eragileabaliorik ez

Game Boy (japonieraz: ゲームボーイ "Gēmu Bōi") 1991n Nintendo japoniar bideo-joko enpresak merkaturatutako kontsola bat da. Sekulako salmenta arrakasta izan zuen, ofizialki, munduan[1] inoizko hirugarren kontsola salduena baita. Proba gisa besterik ez zen hasi eta lehenengo urtean nahiko gutxi saldu ziren; lau milioi unitate inguru mundu osoan. Hala ere, Tetris fenomenoaren etorrerarekin eta NESen eta Super Nintendo-n lan egin zuten lizentziadunen laguntza handiarekin salmentak areagotu ziren.

Eredu klasikoaren eta koloredun bertsioaren artean, 118,69 milioi unitate saldu ziren. Game Boy Advance bertsioarekin aldiz, 81,51 milioi baino gehiago saldu ziren. Orotara, 'Game Boy' marka duen 200 milioi sistema baino gehiago saldu dira 1990eko hamarkadaren hasieratik 2000ko erdialdera. Hurrengo Nintendo marken artean, Nintendo DS-k, 90 milioi unitate baino gehiago saldu ditu 2004ko amaieratik 2008ko abendura bitartean, eta horrek, Nintendoko merkatu eramangarriaren arrakasta berritu du.

  1. (Ingelesez) «Most sold video game consoles worldwide 2019» Statista (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy