Garagar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Poales |
Familia | Poaceae |
Leinua | Triticeae |
Generoa | Hordeum |
Espeziea | Hordeum vulgare |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Hordei Fructus Germinatus (en) , garagar, barley bran (en) eta Q15789710 |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org…, plants.ensembl.org… eta plants.ensembl.org… |
Garagarra (Hordeum vulgare) gramineoen familiako urteko landarea da. Gizaki zein animalientzako zereal balio ekonomiko handiko zereala da. Munduan landatutako lehen zerealetako bat izan zen, Eurasian orain dela 10.000 urte[1]. Animaliak elikatzeko erabili da, eta hartzidura bidez garagardoa, whiskia eta gina egiteko zein bakarrik jateko erabiltzen da. Zopa eta erregosi askotan erabiltzen da, munduko ogia askoren oinarria da. Garagarra normalki malta gisa erabiltzen da.
Munduan laboratzen den laugarren zereala da, artoa, arroza eta gariaren ostean. Urtero 144 milioi tona sortzen dira[2][3].
Garagarraren lepos makurtu da, makulua, bakulua egiten du; moztu eta jasotzeko prest dagoela dio. Euskal Herrian isuri mediterranearreko paisaiakoa da.[4]