Gares

Gares
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Garesko irudi panoramikoa
Gares mendebaldetik ikusia
Garesko ikuspegia Donejakue bidetik
Gares bandera
Bandera

Gares armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofiziala Puente la Reina / Gares
Alkatea
(2015-2023)
Oihan Mendo Goñi
(Euskal Herria Bildu)
Posta kodea31100
INE kodea31206
Herritarragarestar, gareistar
Geografia
Koordenatuak42°41′31″N 1°49′01″W / 42.69184846°N 1.8170283°W / 42.69184846; -1.8170283
Azalera39,7 km²
Garaiera326-919 metro
Distantzia22,4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2.944 (2023:  39)
alt_left 1.416 (%48,1)(2019) (%48,4) 1.424 alt_right
Dentsitatea74,16 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 41,46
Ugalkortasuna[1]‰ 51,32
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,8 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 14,42 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2][3]% 13,10 (2018: %3,95)
Datu gehigarriak
Webguneawww.puentelareina-gares.es

Gares[4][a] (izarbeibarreraz: Gareis)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 22,4 kilometrora. Altuera 326 eta 919 metro artekoa da, eta 39,70 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 2944 biztanle zituen.

Izarbeibarrako hiriburua, Erdi Aroko bastida zahar honek beti izan du garrantzi nabarmena Nafarroan. Aragoiko bideak Donejakue bidearekin bat egiten duen puntuan, XII. mendeko zubi erromaniko itzelak komunikazio-korapilo garrantzitsu bihurtu zuen, Lizarrerria eta Iruñerria artean nahitaez igaro beharrekoa, Arga ibaia segurtasun osoz zeharkatu ahal izan baitzuen. Gaur egun, enplegu-iturri garrantzitsua du, inguruko hainbat lantegitan gauzatua, nahiz eta Iruñetik hurbil egon, Iruñerriko langile askoren bizileku bihurtu. Gares Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen.

Bertako biztanleak garestarrak (izarbeibarreraz: gareistarrak) dira.


Donibanetik   Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Obanos
(2,7 km)
   Gares    Mañeru
(5,2 km)


  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy