Gas ideal

Gas ideala edo gas perfektua gasen egoera teoriko bat da, non gasa ausaz higitzen diren partikula puntualez osatuta dagoen eta partikulen arteko elkarrekintzak talka elastiko perfektuak diren.

Gas idealak honako arauei jarraitzen zaizkien molekulez osatuta daude:

  1. Molekulek ez dute elkar erakartzen, ezta aldaratzen ere. Molekulen arteko interakzioak euren arteko eta edukiontziarekiko talka elastikoak dira.
  2. Gas idealen molekulek ez dute bolumenik betetzen. Gas idealen molekulen bolumena arbuiagarria da.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy