Gas noble

Gas noblez betetako deskarga-hodiak. Elektronikoki kitzikatuz argia emititzen dute.

Gas nobleak propietate antzekoak dituzten elementu kimikoen multzo bat dira, egoera normalean gas monoatomiko usaingabe eta kolorgeak direnak eta erreaktibitate kimiko oso baxua dutenak. Taula periodikoko 18[1]. taldekoak dira. Zazpi gas noble naturalak hauek dira: Helioa (He), neona (Ne), argona (Ar), kriptona (Kr), xenona (Xe) eta radona (Rn)[1]. Bestalde, oganeson (Og) gas noble sintetikoa dago.

Gas nobleen propietateak egitura atomikoaren teoria modernoen bidez azaldu daitezke. Gas horien azken elektroi-geruza balentzia-elektroiez erabat beteta dago[2]. Ondorioz, egonkortasun altua dute eta erreakzio kimikoetan parte hartzeko propabilitate txikia. Horren ondorioz, 2008tik oso gas noble gutxi prestatu ahal izan dira. Xenonak fluorrarekin oso espontaneoki erreakzionarazten du, fluorrak duen elektronegatibotasun altua dela eta. Kriptona erabiliz, zenbait konposatu sintetizatu dira. Gas noble guztien fusio- eta irakite-tenperaturak antzekoak dira, 10 °C baino gutxiagoko aldearekin, eta likidoak izan daitezke tenperatura-tarte txiki jakin batzuetan.

Neona, argona, kriptona eta xenona, airetik lortzen dira[3], destilazio zatikatu eta likuefakzio metodoak erabiliz[4]. Helioa gas naturaletik erauzten da, eta radona radioaren konposatu disolbatuetatik isolatuz. Gas nobleek hainbat aplikazio garrantzitsu dituzte industrian, adibidez, argiztapena, soldadura eta unibetsoaren ikerketa. Helio-oxigeno-nitrogeno (trimix) nahastea urpekaritzan erabili ohi da, nitrogenoak eragin ditzakeen efektu estupefazienteak ekiditeko. Hidrogenoak suaren presentzian erreakzionatzeko duen erraztasuna ikusirik, globo aeroestatikoetan, adibidez, helioarekin ordezkatu zen.

  1. a b Atkins, Peter William, 1940-. (2006). Principios de química : los caminos del descubrimiento. (3a. ed. argitaraldia) Médica Panamericana ISBN 950-06-0080-3. PMC 78773725. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  2. Hurtado Melo, Sergio.. (2000). Operaciones básicas del proceso, mezclas y disoluciones (UF0227).. IC Editorial ISBN 978-84-16207-04-6. PMC 923013784. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  3. González Pérez, Rogelio.. Criogenia : cálculo de equipos, recipientes a presión. ISBN 978-84-9969-875-5. PMC 905856818. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  4. Sharpe, A. G.. (D.L. 1988). Química inorgánica. ([Ed. en español]. argitaraldia) Reverté ISBN 84-291-7501-6. PMC 435377718. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy