Gasteiz eta Araba Erdialdeko eremu funtzionala

Gasteiz eta Araba Erdialdeko eremu funtzionala Euskal Autonomi Erkidegoko hamabost eremu funtzionaletako bat da. Eusko Jaurlaritzak autonomia erkidegoko lurraldea hamabost eremu funtzional horietan zatitu du, ingurumeneko, hirigintzako, azpiegituretako, industriako eta landa eremuetako hainbat ekintza sustatzeko asmoz. Araba Erdialdeko eremu funtzionala 29 udalerriz osatua dago: 27 udalerri Araban daude eta 2 (Otxandio eta Ubide) Bizkaian. Gasteiz da eremu funtzional honetako hiri nagusia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy