Gatzagia edo legarra[1] esnea gatzatzen duen substantzia bat da, zehatzago esnearen kaseinogenoa urtzen ez den kaseina bihurtzen duen entzima bat. Esnearen azidotasun maila ph 4,7-ra iristen denean esnea gatzatu egiten da entzima honen eraginez.
Hausnartzaile gazteen urdailetik ateratzen den gaia da.[2] Gatzatua edo mamia egiteko, arkume baten urdailetik ateratakoa erabiltzen da. Mamirako, gatzagiaren produktu kimikoa saltzen da gaur egunean, jatorrizko gatzagia erostea oso zaila baitago 21. mendean Euskal Herrian[3].