Gazte Abertzaleak | |
---|---|
Idazkari nagusia | Andoni Iriondo |
Sorrera | 1988 |
Eremua | Euskal Herria |
Egoitza nagusia | Portuetxe bidea, 23 1ª Donostia |
Ideologia politikoa | Ezkerrekoa eta Independentista |
Nazioarteko kidetza | EFAy |
gazteabertzaleak.eus | |
Eusko Alkartasunaren gazte erakundea |
Gazte Abertzaleak (GA) Eusko Alkartasuna alderdiaren gazte erakundea da. Euren hitzetan Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta justizia sozialaren lorpenerako lan egiten duen gazte talde eraldatzailea da. Bere burua independentista eta ezkerrekotzat jotzen du. Erakunde honek konpromiso antimilitarista, bakezalea eta bortizkeriaren aurkakoa nabarmendu du sortu zenetik.
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan ditu ordezkaritzak, lurraldetasunaren kontzeptuan murgilduz, bailaren nagusitzea sustatzen dute, muga administratibo ez naturalak ekiditearren.
Nazioartekoari dagokionez, EFAYren (Europako Aliantza Librearen gaztedia) kidea izateaz aparte, sortzaileetariko bat da ere. Gaur egun Europako gazte erakunde honen zuzendaritzako kidea da.
Gaur egun Gazteberri aldizkaria, erakundeaz kanpoentzat egina, argitaratzen dute; lehen, Gaztekari aldizkaria argitaratzen zuten erakundez kanpokoentzat, eta Gazteberri, aldiz, erakunde barnerako.[1]