Gaztelu

Artikulu hau gotorlekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelu (argipena)».
Castel del monte, Apulia, Italia
Xabierko gaztelua, Nafarroan
Himeji gaztelua, japoniar gazteluen artean bisitatuena.

Gaztelua harresiz, murru gotorrez, dorrez eta abarrez babestu eta sendotutako eraikuntza edo eraikuntza multzoa da[1]. Jauregitik ezberdina da, jauregia ez baitago gotortua, eta gotorlekutik ere ezberdina da, gotorlekuan ez baita errege edo jauntxorik bizi. Erdi Aroan, Europako gizarte feudalean ugari ziren gazteluak[2]; erregearen edo jauntxoaren bizileku izaten ziren eta gehienetan goragune irisgaitzetan egon ohi ziren. Gazteluak harresi bat edo gehiago izaten zituen inguruan, babeserako zenbait dorre, ate nagusia, sarrerara heltzeko zubi altxagarria, patioa erdian eta barrundegiak patioaren inguruan, eta jabearen bizileku izaten zen egoitza edo dorre nagusia. Baoak gezileihoak izaten ziren maiz, argi gutxi sartzen uzten zutenak baina babeserako aproposak zirenak.

  1. «Gaztelu». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-01-04.)
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Defentsa izeneko erreferentziarako

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy