Geiger-Marsden saiakuntza

Goian: Rutherford eta abar espero zituzten emaitzak: alfa partikulak atomoan zehar erraz pasatzen dira.
Behean: Lortutako emaitzak: hainbat partikulak zerbaiten kontra joko balute bezala desbideratzen ziren. Jotako objektua atomoaren nukleoa izan behar zela burutu zuen Rutherfordek.

Geiger-Marsden saiakuntza edo Urre xaflaren Rutherford saiakuntza 1909an Ernest Rutherforden begiradapean Hans Geiger eta Ernest Marsdenek egindako saiakuntza da, Manchester unibertsitateako fisika laborategian. Rutherfordek aurrez aurkitutako alfa izpiak urrezko xafla mehe baten aurka jaurtiki zituzten eta aurkitutako emaitzak Thomsonen eredu atomikoarekin bukatu eta atomoaren egitura berrazaltzeko beharra sortu zuten, Bohrren eredu atomikoa.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy