Gemma Frisius

Gemma Frisius


UCLouvaineko katedradun

1536 - 1555
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRegnier Gemma
JaiotzaDokkum (en) Itzuli1508ko abenduaren 8a
HerrialdeaHamazazpi Probintziak
HeriotzaLovaina1555eko maiatzaren 25a (46 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUCLouvain
(1526 - 1536)
Hezkuntza-mailaDoctor of Sciences in Medicine (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Andres Vesalio
Gerhard Mercator
John Dee
Johannes Stadius (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Flandriera
Irakaslea(k)Franciscus Monachus (en) Itzuli
Pierre de Corte (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, medikua, kartografoa, unibertsitateko irakaslea, instrument maker (en) Itzuli, astronomoa eta globe maker (en) Itzuli
Lantokia(k)Lovaina
Enplegatzailea(k)UCLouvain  (1536 -  1555)

Gemma Frisius, Jemme Reinerszoon jaioa (Dokkum, 1508ko abenduaren 8a - Lovaina, 1555eko maiatzaren 25a) frisiar sendagile, matematikari, kartografo, filosofo eta tresnen egilea izan zen.

Medikuntza ikasi zuen Lovainako Unibertsitatean, eta ondoren medikuntza irakatsi zuen unibertsitate berean, matematika, astronomia eta geografiaz gain.

Franciscus Monachusen eta Gaspar van der Heydenen aginduekin, lurbira-globoak eta tresna matematikoak fabrikatzeko tailer bat ezarri zuen. Bereziki preziatuak izan ziren 1536ko lurreko globo bat eta 1537ko zeruko globo bat.

1536an, topografian erabilitako triangulatze-metodoa deskribatu zuen lehen aldiz.

1553an deskribatu zuen lehen aldiz longitude kronometro baten bidez kalkulatzeko modua. Beste tresna batzuk ere sortu edo hobetu zituen, hala nola Jakoben makila, astrolabioa eta eraztun astronomikoak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy