Genji Monogatari

Genji Monogatari
Jatorria
Egilea(k)Murasaki Shikibu
Sorrera-urtea1010(e)ko hamarkada
Izenburua源氏物語
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Honen izena daramaHikaru Genji (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoatsukuri monogatari (en) Itzuli eta Monogataria
HizkuntzaJaponiera klasikoa
Zatiak54 eta 60
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daHeian literature (en) Itzuli
Fikzioa
Argumentu nagusiamono no aware (en) Itzuli

Genji Monogatari (japonieraz: 源氏物語 euskaraz: «Genjiren istorioa»?) japonierazko literaturaren obra nagusietako bat da, XI. mendean idatzia, Heian aroaren urte gorenetan, eta Murasaki Shikibu emakume idazlearen lantzat hartzen dena.[1] Garrantzizkotzat jotzen da obra hau, munduan idatzitako lehen eleberritzat (edo lehen eleberri modernotzat) jotzen baita, eta, aldi berean, lehen eleberri psikologikotzat edo klasikotzat, nahiz alderdi hori auzitan dagoen oraindik ere (ikus, beherago, Balio literarioa).

Genji Monogatari lanaren egindako lehen ingeles itzulpen partziala Suematsu Kenchō japoniar intelektualak egin zuen.[2] Eleberri osoaren itzulpen librea, kapitulu bat kenduta, Arthur Waleyk egin zuen,[3] eta Edward Seidenstickerrek osatu zuen, azkenik, ingeleserako lehen itzulpen osoa, Waleyren itzulpenean erabilitako metodoa baino literalagoa erabiliz.[4] Ingeleserako azken itzulpena, Royall Tylerrek 2001ean egina, jatorrizko testuarekiko leialtasun handiagoz egina izan zen.[5] Marutei Tsurunen Japoniako Kokkai edo dietako kideak finlandierara itzuli zituen eleberriaren zenbait zati.[6] Euskaraz ez dago itzulpenik.[7]

  1. (Ingelesez) «The Small Mirror of Genji» Library of Congress (web.archive.org) 2023-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  2. (Ingelesez) Shikibu, Murasaki. (1900). Suematsu Kencho ed. Genji Monogatari. New York: The Colonial Press (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  3. (Ingelesez) Shikibu, Murasaki. (1925). Arthur David Waley ed. The Tale of Genji. Wikisource (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  4. (Ingelesez) Shikibu, Murasaki. (2010). Edward Seidensticker ed. The tale of Genji. New York: Viking OCLC .698595878.
  5. (Ingelesez) Shikibu, Murasaki. (2003). Royall Tyler ed. The tale of Genji. New York: Penguin Books ISBN 978-0142437148. OCLC .51064873.
  6. (Ingelesez) Arudou, Debito. (2006-08-09). «Metropolis: Dietmember Tsurunen interview» debito.org (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  7. López Gaseni, Manu. (2008). «Euskal itzulpenen inbentarioa eta azterketa (1976-2008)» EIZIE Elkartea (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy