Geoda

Geoda bat

Geoda barrunbe harritsu bat da, ohi itxia, zeinean bertaraino lurrazpiko uretan disolbaturik eramandako mineralak kristalizatu diren. Kristal hauek tamaina handikoak izaten dira, euren eraketan jasan behar izan duten presio urriagatik. Kristalizazio prozesua geruzatan gertatzen da, barrunbearen hormetan, eta beraz, geoda hutsak ere aurki daitezke.

Lur karstikoetan, igeltsu natural metaketetan eratutakoak bezalakoetan, urak harria disolbatzen du. Hauen kristalak oso txikiak dira, presio handia jasan behar izan dutelako, eta, eratutako barrunbeetan material berbera birkristaliza daiteke, baina oraingoan inguruko arrokan aurkitzen direnak baino kristal handiagoekin.

Geoda deritze bere barnean beste mineral batzuk hazi diren harri hutsei ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy