Geografia

Lurraren mapa
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zortzi datu geografiko bitxi batzen dituen bideoa.

Geografia Lurraren azterketa eta beronen itxura da: kontinenteak, ibaiak, herrialde, mendiak..., hau da, aspektu fisikoen eta gizakiarekin erlazionatuta dauden aspektuen (industria, ekonomia, demografia...,) harremanak ikertzen dituen zientzia da[1]. Harluxet hiztegiak "Lur planetaren gainazala deskribatzea eta azaltzea helburu duen zientzia, bereziki alderdi naturaletik begiratuta eta gizakiarekin duen erlazioa kontuan hartuz" dela dio[2]. Hori dela eta, gizarte zientzien barruan sartzen da. Fenomenoak non eta zergatik gertatzen diren toki jakin baten erantzuten saiatzen da.

Izena Ge (γη) edo Gagia (γαια), Lurra eta graphein (γραφειν) idatzi grezierazko hitzetatik dator. Izan ere, grezieraz γεωγραφία (geographia) da[3]. Geografia hitza erabili zuen lehendabiziko pertsona Eratostenes (K.a. 276-194) izan zen[4]. Historikoki lau adarretan banatuta zegoen: natura eta gizakien fenomenoen azterketa espaziala; Lurreko eskualdeen ikerketa; gizakia eta Lurraren arteko harremanaren ikerketa, eta Lurraren zientzien ikerketa[5]. Hala ere, gaur egun adar bi besterik ez ditu: giza geografia eta geografia fisikoa[6].

Geografia modernoaren helburu nagusia hainbat fenomeno natural eta sozial azaltzea da, eta ez da soilik fenomeno horien kokapenari buruzkoa; baizik eta, direnak izatera iristeko, fenomeno horiek nolakoak diren eta nola aldatu diren ere aztertzen du[7].

Geografia bi adar handitan banatzen da: lurralde-geografia eta geografia orokorra.

Lurralde-geografiak herrialde, estatu eta eskualdeetako lur-espazioaren azpibanaketak aztertzen ditu hainbat xehetasun-eskalatan: mendi-haran txiki baten azterketa geografikotik hasita erregioen, herrialdeen, nazioen edo estatuen eskualde-azterketa zabaleraino, baita espazio multinazionaletaraino ere. Geografia orokorra bi adar handitan banatzen da: geografia fisikoa eta giza geografia:

  • Giza geografia pertsonen eta haien komunitate, kultura, ekonomia eta ingurumenarekiko elkarreraginen azterketaz arduratzen da, espazioarekin eta tokiarekin dituzten harremanak, eta horren bidez, aztertuz.
  • Geografia fisikoa ingurune naturaleko prozesuak eta ereduak aztertzeaz arduratzen da, hala nola atmosfera, hidrosfera eta geosfera.
  1. (Ingelesez) «the definition of geography» www.dictionary.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  2. «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  3. Online Etymology Dictionary
  4. Jean-Louis eta Monique Tassoul "A Concise History of Solar and Stellar Physics" Londres: Princeton University Press, 1920
  5. Pattison, W.D. (1990) "The Four Traditions of Geography" Journal of Geography, 89. liburukia 5. zbk. 202–6. orr.
  6. Elements of Geography
  7. Pattison, W. D. (1990). «The Four Traditions of Geography.» Journal of Geography, pp. 211-216.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy