Geometria analitiko

Geometria analitikoa edo kartesiarra matematikaren adar bat da, eta irudiak, haien distantziak, azalerak, ebakitze-puntuak, inklinazio-angeluak, zatiketa-puntuak, bolumenak eta abar aztertzen ditu. Xehetasunez aztertzen ditu irudi geometrikoen datuak, analisi matematikoaren eta aljebraren oinarrizko tekniken bidez, koordenatu-sistema jakin batean. Haren garapen historikoa geometria kartesiarrarekin hasten da, Carl Friedrich Gaussen geometria diferentzialaren agerpenarekin jarraitzen du, eta geroago geometria aljebraikoaren garapenarekin segitzen du[1]. Aplikazio ugari ditu, matematikatik eta ingeniaritzatik harago. Gaur egun, erabakiak hartzeko estrategien eta logistikaren plangintzan erabiltzen da.[2][3]

Bi hiperbolaren eta haien asintoten grafikoa.

Hauek dira geometria analitikoaren funtsezko bi alderdiak:

  • Koordenatu-sistema baten leku geometrikoa kontuan hartuta, ekuazioa lortzea.
  • Koordenatu-sistema batean ekuazioa emanda, ekuazio hori betetzen duten puntuen grafikoa edo leku geometrikoa zehaztea.

Geometria analitikoak irudi geometrikoak ekuazioaren bidez adierazten ditu, non funtzio bat den. Horrela, zuzenak ekuazio orokorraren bidez adierazten dira, zirkunferentziak eta gainerako konikoak 2. mailako ekuazio polinomiko gisa (zirkunferentzia, ; hiperbola ).

  1. «Ikastaroa: Geometria aljebraikoa [2012/05 [eus]»] OCW (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  2. «Ikastaroa: Geometria Analitikoa eta Deskribatzailea [2017/11[eus]»] OCW (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).
  3. Abaurrea, Jaione. (2018). Matematikaren didaktika : estatistika eta geometria lehen hezkuntzako irakasleentzat. ISBN 978-84-8438-671-1. PMC 1117371206. (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in