George Floyden hilketa

George Floyden hilketa
Irudia
Map
Motaerailketa
Poliziaren gehiegikeria Ameriketako Estatu Batuetan
Data2020ko maiatzaren 25a
KokalekuPowderhorn
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
KausaPoliziaren gehiegikeria
Honen ondorioaGeorge Floyd protests (en) Itzuli
2020 case against Derek Chauvin (en) Itzuli
Eulogy of Al Sharpton at the George Floyd Funeral (en) Itzuli
BiktimaGeorge Floyd (giza hilketaren biktima)
Pertsona hilak1
Pertsona zaurituak0
ErantzuleDerek Chauvin (en) Itzuli (polizia, gizahiltzaile)
Hashtag#GeorgeFloyd, #Icantbreathe eta #Sayhisname

2020ko maiatzaren 25ean George Floyd izeneko gizon afroamerikarra Powderhorn (Minneapolis, Minnesota, Estatu Batuak) auzunean eraila izan zen Derek Chauvin estatubatuar polizia agentearen eskutik, Floyd atxilotu nahian zebiltzala aipatutako polizia eta beste hiru. Erailketak protesta handiak sortu zituen hasieran AEBetan eta gero mundu osoan hurrengo egunetan zehar, xenofobia, arrazakeria eta poliziaren gehiegikeriak salatzea helburu zutenak.

Gizon afroamerikarra itota hil zen. Polizia zuriak eskuburdinak jarri zizkion, bide-zoruaren kontra etzanarazi zuen eta bertan bere belauna atxilotuaren lepoaren aurka estutu zuen zortzi minutu eta berrogeita sei segundotan zehar,[1][2] azken hiru minututan atxilotuak konortea galduta eduki bazuen ere.[3][4][5] Thomas Lane eta J. Alexander Kueng polizia-ofizialek atxilotua eusten lagundu zuten eta Tou Thao poliziak hurbiletik ikusi zuen gertakaria, ezer egin barik. Gertakari osoa telefono mugikor batekin grabatu zuen lekuko batek.[6] Lau polizia agenteak biharamunean kaleratuak izan ziren.[7]

Lurrean zegoen bitartean Floydek behin eta berriz errepikatu zuen ezin zuela arnasa hartu ("I can't breath"), esaldi hau bera izan zen Eric Garnerrek esan zuena Poliziak itota hil zuenean 2014an, horregatik bi kasuak konparatu dira.[8][6]

FBIk gertakarian eskubide zibilak urratu ziren jakiteko ikerketa federal bat abiarazi zuen, Minneapoliseko Polizia Sailak hala aginduta. Gainera, Minnesotako Atxiloketa Kriminalaren Bulegoak Minnesotako estatutuak urratu ote ziren ikertu zuen.[1]

George Floyden hilketa salatzeko abiarazi ziren manifestazioak hasieran baketsuak izan ziren, baina ondoren polizia-esparru eraso zitzaion. Hortik aurrera AutoZone bati eta Wendy's jatetxe bati su eman zitzaien, arpilatuak izan ondoren.[9] Denborak aurrera egin ahala hilketa gertatu zen inguruko zenbait dendari eraso zitzaien eta poliziak gas negar-eragileak eta gomazko balak jaurtiz erantzun zuen.[10][11]

  1. a b (Ingelesez) «Death of George Floyd draws quick condemnation from Tampa Bay’s top cops» Tampa Bay Times (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  2. «George Floyd and the city that killed him» Star Tribune (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  3. (Ingelesez) «'This is the right call': Officers involved in fatal Minneapolis incident fired, mayor says» KSTP 2020-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  4. (Ingelesez) Video Of Fatal Arrest Shows Minneapolis Officer Kneeling On George Floyd's Neck For Several Minutes. 2020-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  5. (Ingelesez) Jany, Libor; May 27, Star Tribune; Pm, 2020-12:55. «Minneapolis police, protesters clash almost 24 hours after George Floyd's death in custody» Star Tribune (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  6. a b George Floyden hilketa. Berria.
  7. (Ingelesez) «4 Minneapolis police officers fired following death of George Floyd in police custody» FOX 9 2020-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  8. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-05-28). «El caso de Eric Garner sobrevuela la muerte de Floyd, nueva víctima del racismo policial en EEUU» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  9. (Ingelesez) Sullivan, Tim; Forliti, Amy. (2020-05-29). «George Floyd death: Minneapolis police station torched amid protest» ABC7 Los Angeles (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  10. CNN, Omar Jimenez, Nicole Chavez and Jason Hanna. «As heated protests over George Floyd's death continue, Minnesota governor warns of 'extremely dangerous situation'» CNN (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  11. (Ingelesez) DeMarche, Edmund. (2020-05-28). «Deadly shooting near George Floyd protest as looting, arson grip Minneapolis» Fox News (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy