George Smith Patton, Jr. (1885eko azaroaren 11, San Gabriel Township, Kalifornia – 1945eko abenduaren 21a, Heidelberg, Alemania) estatubatuar militar bat izan zen.
36 urtez luzatu zen bere ibilbide militarran zehar gerra-gurdien alde egin zuen bere herrialdeko lehenbiziko militarren artean kokatzen da. Bigarren Mundu Gerran zehar Ameriketako Estatu Batuetako Armadako jenerala izan zen. Afrikako iparraldean, Sizilia eta Europako gudulekuetan unitate militar garrantzitsu ugari gidatu zituen. Bestalde Bigarren Mundu Gerran zehar naziek ikara gehien izan zioten jeneral etsaietako bat izan zen.