George Stevens (Oakland, 1904ko abenduaren 18a - Lancaster, 1975ko martxoaren 8a). estatubatuar zinema zuzendari bat izan zen. 1921ean hasi zen zineman kamerari gisa. Hal Roachen laguntzaile izan zen Laurel eta Hardy bikotearen film askotan. Gero film luzeak zuzendu zituen, besteak beste, Alice Adams (1935) Katharine Hepburnekin eta Sing Time (1936) Astaire-Rogers bikotearekin. Bigarren Mundu Gerra bitartean dokumentalak egin zituen militarrekin. A Place in the Sun(1951), Shane (1953) eta Giant (1956) filmarik ospetsuenak ditu. A Place in the Sun eta Giant filmek Oscar bana jaso zuten. Beste film batzuk: Gunga Din (1939), The Talk of the Town(1942), The Diary of Anne Frank (1959), The Greatest Story ever Told(1965).