Georges Braque |
---|
|
|
Jaiotza | Argenteuil, 1882ko maiatzaren 13a |
---|
Herrialdea | Frantzia |
---|
Heriotza | Paris, 1963ko abuztuaren 31 (81 urte) |
---|
Hobiratze lekua | Varengeville-Sur-Mer Churchyard (en) |
---|
|
Ezkontidea(k) | Marcelle Lapré (en) |
---|
|
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala École supérieure d'art et design Le Havre-Rouen (en) |
---|
Hizkuntzak | frantsesa |
---|
|
Jarduerak | eskultorea, margolaria, grabatzailea, litografoa, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, eszenografoa, collagist (en) eta marrazkilaria |
---|
|
Lantokia(k) | Anberes Avignon Honfleur La Ciotat Marseilla Paris Varangéville Alemania Florentzia Erroma Venezia eta New York |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Influentziak | Paul Cézanne, African sculpture (en) eta Pablo Picasso |
---|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Société Normande de Peinture Moderne (en) Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
---|
Mugimendua | kubismoa fauvismoa |
---|
Genero artistikoa | izadi hila animal art (en) genero-artea paisaia margolaritza |
---|
Musika instrumentua | biolina txirula akordeoia |
---|
|
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
---|
|
|
Georges Braque (Argenteuil, Île-de-France, 1882ko maiatzaren 13a – Paris, 1963ko abuztuaren 31) Frantziako margolaria eta eskultorea izan zen, Pablo Picassorekin batera kubismo deritzon arte mugimendua garatu zuena.
Bere estreinako lanak inpresionistak ziren. Baina 1905ean Fauves taldearen erakustaldia ikusi ondoren, fauvista bihurtu zen. Haren 1908-1913 margolanek islatzen dute geometria eta perspektibarenganako interes berria. Argia eta perspektiba margolariek nola gauzatzen duten aztertu ondoren, artearen oinarrizko arau gehienak zalantzan jarri zituen. Esate baterako, arkitekturaren egitura bat margotzeko, irudi geometrikora mugatzen zuen Braquek, baina irudia eta itzala xehetuta, aldi berean laua eta hiru dimentsiokoa ematen zuen.
Pablo Picassorekin hasi zen lanean 1909an, antzeko ideiak baitzituen. Biek batera kubismoa garatu zuten, kolore monokromatikoko eta txantiloi konplexuko margolanak eginez. Collagerekin hasi ziren esperimentatzen 1912an. Mugimendua azkar hedatu zen Paris eta Europan zehar.