Georgios Papandreou (grezieraz: Γεώργιος Παπανδρέου; Saint Paul, Minnesota, Ameriketako Estatu Batuak, 1952ko ekainaren 16a - ), greziar politikaria da, PASOK alderdi sozialistako presidentea. 2009ko urriaren 6tik 2011ko azaroaren 11 arte Greziako lehen ministroa izan zen.
Bere aita Andreas Papandreu eta bere aitona Georgios Papandreu ere Greziako lehen ministro ere izan ziren.