Gerard Peter Kuiper (Harenkarspel, 1905eko abenduaren 7a - Mexiko Hiria, 1973ko abenduaren 23a) holandar astronomoa izan zen.
Eguzki-sistemari buruz eman dituen teoriengatik eta egindako aurkikuntzengatik ezaguna. Ikasketak eginik, Estatu Batuetara joan zen; Yerkes eta McDonald Behategietako zuzendari izan zen. Marteko atmosferan karbonoa, Uranoren bosgarren ilargia eta Neptunoren bigarrena aurkitu zituen.