Gerezi

Prunus avium gereziondoaren fruitua.
Prunus cerasus gereziondoko fruitua.

Gerezia gereziondoak ematen duen fruitu txiki mardul eta hezurduna da, gehienetan azal gorri iluna duena.[1]

Ehunka gerezi-mota daude. Ekoizleek, beren zaporearen arabera, gozoetan (Prunus avium) eta garratzetan (Prunus cerasus edo ginga) sailkatzen dituzte. Baina badaude gozo eta garratzen arteko mota hibridoak ere, freskorik nahiz jakietan prestautta milaka modutara jan daitezkeenak.[2]

K.a. I. mendera arte. C, gereziaren laborantza Itsaso Beltzaren eta Kaspiar itsasoaren arteko eremura mugatzen zen. Erromatarrek k.a. 67an Kerasous (egungo Sinope) greziar kolonia konkistatu ondoren, Luzio Lizinio Lukulo jeneralak, 74 ale eraman zituen Erromara eta bertan bere hedapena hasi zen, giza migrazioek eramanda. Euskal Herrian ezagunak dira Itsasuko[3] eta Etxauriko[4] gereziak.

  1. Euskaltzaindia. Euskaltzaindiaren Hiztegia. .
  2. gastronomiavasca.net. Gereziak. .
  3. «Gereziaren festa, Itsasun» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  4. «La cereza de Etxauri, un producto con brillo especial» Amalur etxea 2016-07-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).[Betiko hautsitako esteka]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy