Germania

Erromatar Inperioaren eta haren menpe ez zegoen Germania Handiaren (Germania Magna) mapa, K. o. II. mendeko mugen arabera

Germania[1], Erromatar Inperioan, Augustoren agintaldiaren garaian, hiru probintziaz osaturiko Europako erdialdeko eremu zabal bat izan zen. Germaniako probintziak hauek ziren: Germania Garaia, Germania Beherea eta Germania Magna. Azken hori oso denbora laburrez egon zen Erromatar Inperioaren barruan, 18 urtez baino ez. Druso garaile irten zen Rhinetik Elbara bitartean izan zituen gudu guztietan, eta, K.a. 9. urtean, probintzia hori Erromaren mende geratu zen Teutoburgoko oihaneko gudua gertatu zen arte, K. o. 9. urtean. Beste bi probintziek berriz, Mendebaldeko Inperioaren azken uneetaraino jarraitu zuten inperioaren barnean.

  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in