Germania Garaia | |
---|---|
Txantiloi:Herrialde info Antzinako Erroma, Galietako Inperioa, Antzinako Erroma | |
Administrazioa | |
Garai historikoa | Erromatar Inperioa |
Praetorian prefecture | praetorian prefecture of Gaul |
Diozesi | Galietako diozesia |
Hiriburua | Mainz eta Treveris |
Deuseztapen data | 297 |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°09′N 7°41′E / 49.15°N 7.69°E |
Mugakideak | Upper German-Raetian Limes (en) |
Demografia |
Germania Garaia (latinez: Germania Superior) erromatar probintzia izan zen, Rhin goiko aldean kokatuta, egungo mendebaldeko Suitza, ekialdeko Frantzia eta hego-mendebaldeko Alemanian.
Julio Zesarrek Germania Garaian bizi ziren zenbait tribu garaitu zituen Ariovisto buru zeukatela Galiako konkistan (K. a. 58an). Orduz geroztik erromatarrek ez zuten eskualde honetatik alde egin. Augustok Germania osoa konkistatu nahi izan zuen, baina bere egitasmoa zapuztu zen germaniarrak Teutoburgoko guduan gailendu zirenean. Erromatar inperioko muga Rhin eta Danubio ibaietan finkatu zen orduan, eta Germania Garaia gotorlekuz bete zen, zigortzeko zenbait espedizio burutzen ziren batera (erromatarrek, besteak beste, Druso buru izan zuten operazio horietan).[1]
Neronen heriotzaren ondorengo gerra zibilean gotorleku franko suntsitu ziren. Horren ostean, gotorlekuen sarea trinkotu zen, Mainz eta Augsburg (Augusta Vindelicorum) errepide batek lotuta. Domizianok chatii izeneko germaniarren aurka egin zuen 83-85ean. Garai honetan hasi zen limes delakoa (muga gotortua) eraikitzen. Ikusteko eremu garbitu baten aurrean, ahal izanez gero hesi bat altxatzen zen, eta egurrezko dorreak eta gotorlekuak bidegurutzeetan.
Nolanahi ere, hurrengo urte baketsuetan, hesi horrek bere behin-behineko izaera galdu zuen. Gotorlekuen inguruan hiriak garatu ziren. 150erako, dorreak harrizkoak ziren. Germaniar kultura ere aldaturik zegoen, eta orain herri erromatartuetan bizi ziren, mugaren inguruan.